Nola eragin du eguraldiak udako uztan?

Julen Imaz 2021eko abuztuaren 18a

Erlo Telebista Azpeitiko Azoka Plazan izan zen atzo, asteartea, azokan ziren hainbat baserritarrekin hitz egiten. Udako uzta izan dute horiek hizketagai.

Udan eguraldi kaskarra izaten ari da gurean. Nola eragin du horrek inguruko baserritarren udako uztan? Galdera horri erantzun nahian, Azpeitiko atzoko azokan izan zen Erlo Telebista. Azpeitiko Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberriarekin, Urrestillako Txarabarrena baserriko Juliana Artetxerekin eta Azkoitiko Zumeta baserriko Arantxa Zumetarekin hitz egin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide