Indarkeria matxista kasua salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak biharko

Julene Frantzesena 2021eko abuztuaren 16a

Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etarako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean gauzatuko dute kontzentrazioa. Atzo gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Azpeitian, genero indarkeria delitua leporatuta.

Atzo, igandea, arratsaldean Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Azpeitian, indarkeria matxista delitua egotzita, eta gertaera salatzeko eta erasotutako emakumeari babesa agertzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Itaiak biharko. Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etarako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean gauzatuko dute kontzentrazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide