San Inazio egunean eta San Inazio bigarrenean meza bana izango da Azpeitian

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 27a

Iaz ez bezala, aurten sarrera librea izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta Loiolako Basilikan. Hala ere, edukiera murriztuta egongo da bi aretoetan.

Bigarren urtez jarraian ez da saninaziorik izango Azpeitian, baina urteroko usadioari jarraituz, San Inazio egunean nahiz San Inazio bigarrenean meza bana izango da. Uztailaren 31n Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da eukaristia, 11:00etan hasita; abuztuaren 1ean, berriz, Loiolako Basilikan, ordu berean. Bi mezak Jose Ignacio Munilla gotzainak emango ditu.

Iaz ez bezala, aurten mezara joateko ez da gonbidapenik beharko, eta sarrera librea izango da. Halere, edukiera murriztua izango da bi aretoetan eta osasun zein segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide