Azpeitiko Udalak ongietorria egin die Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako garaileei

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 26a

Bosgarren aldiz irabazi dute Ilunpeko pilotariek Azpeitia ordezkatuz Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa, eta ongietorria egin die Azpeitiko Udalak garaipenagatik.

Ilunpeko pilotariek garaipen gozoa erdietsi zuten atzo, igandea, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Izan ere, Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketa irabazi zuten han Lezamaren aurka, eta gaur, astelehena, ongietorria egin die Azpeitiko Udalak atzoko protagonistei. Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol zinegotziak hartu dituzte Ilunpeko kideak udaletxean, eta garaipenagatik zoriondu dituzte horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide