Iker Azkune azpeitiarrak hirugarren egin zuen atzo BTTko Pedals de Foc Non Stop lasterketako 40 B kategorian. Vielhan (Lleida, Herrialde Katalanak) hasi eta bukatu zen lasterketaren hamabosgarren edizioa izan da aurtengo, eta laugarrenez, Europako MTB Ultramaratoi Txapelketa jokatu zuten. Mila lagunek baino gehiagok parte hartu zuten proban, 213 kilometro luzeko eta 6.200 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egiteko.