Gaztetxoentzat saskigintza ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021eko ekainaren 26a

Uztailaren 4an izango da ikastaroa, eta 8 urtetik gorako haurrek parte hartu ahal izango dute, lau txandatan. Uztailaren 1a izango da izena emateko azken eguna.

Azpeitiko Ekoetxeak antolatutako familia ekintzen barruan, saskigintza tailerra izango da uztailaren 4an, igandez. Ekoetxean bertan izango da saioa, eta parte hartzaileek gaztain egurra erabilita saski txiki bat egiteko aukera izango dute.

8 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikastaroa izango da, eta lau txandatan banatuko dute, plazak mugatuak direlako. Hain zuzen ere, 10:00etan, 10:45ean, 11:30ean eta 12:15ean egingo dituzte saioak. Izena uztailaren 1a baino lehen eman beharko da Ekoetxeko 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide