Atzeratu egin dute 'Herri ekimena eta kooperatibismoa' nazio jardunaldia

Julene Frantzesena 2021eko ekainaren 22a

Hizlarietako baten baja medikua hartu duelako atzeratu dute jardunaldia Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak. Izatez ostiral honetan ziren saioa egitekoak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Ostiralean Azpeitian egitekoak ziren Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia hilabete batzuk atzeratu behar izan dute antolatzaileek; izan ere, hizlarietako baten baja medikua hartu du. Hain zuzen ere, David Fernandez kataluniarrak eroriko bat izan zuen joan den asteburuan, eta lesio bat eginda, aste batzuez inmobilizatuta egon beharko du.

Jardunaldiak Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatu dituzte, baina horiek bertan behera uztea erabaki dute, aukera digitala baztertuta. Dena den, jardunaldia udazkenean egitea aurreikusten dutela adierazi dute.

Ostiralean zen egitekoa jardunaldia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Lehen partean, Fernandez aritu behar zen hizlari, eta bigarrenean, Euskal Herriko lau esperientzia praktikotako ordezkariak: Azpeitiko Elikagunekoak, Mondragon korporazioko Erreka Group-ekoak, Aiaraldeko Ekintza Faktoriakoak eta Goiener-ekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide