Heriotzaz araurik eta lokarririk gabe hitz egiteko, datorren asteartean, hilak 22, Death Cafe saioa egingo dute Azpeitiko Basazabal jauregian. 18:00etatik 20:00etara izango da saioa, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, 627 11 78 19 telefono zenbakira deituta. Segurtasun neurri guztiak beteko dituztela azaldu dute antolatzaileek.