Orkatz kultur elkartearen 28. urtemugan murgildu dira herritarrak

Julene Frantzesena 2021eko ekainaren 12a

Bertso saioa izan zen atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Ainhoa Agirreazaldegi aritu ziren kantuan. Hainbat herritar izan ziren emanaldiaz gozatzen.

Orkatz kultur elkartearen 28. urteurreneko ekitaldiak martxan dira dagoeneko. Atzo izan zen bigarren ekitaldia Sanagustin kulturgunean; hain zuzen ere, bertso saioa eskaini zuten Alaia Martinek, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Ainhoa Agirreazaldegik, eta gai-jartzaile lanak, berriz, Haritz Etxeberria Ministrok egin zituen. Hainbat herritar izan ziren saioaz gozatzen.

Gaur jarraituko dute ekitaldiekin; izan ere, Raquel Koroma dantzariak dancehall ikastaroa eskainiko du Dinamoa sormen gunean. Arratsaldean, berriz, dantzari irundarrak eta Tolosako Nikotina taldeak emanaldia eskainiko dute, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide