Azpeitiko emakumeen memoria historikoa osatzeko bilera izango da bihar Emakumeen Txokoan

Anartz Izagirre 2021eko maiatzaren 31

Bileran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 'emakumetxokoa@azpeitia.eus' helbide elektronikora idatzita. 17:30ean izango da bilera.

Azpeitiko Udalak emakumeen historia aztertzeko, ikertzeko eta dibulgatzeko proiektu berri bat abiatu zuen joan zen apirilean, eta parte hartze prozesuko bigarren bilera izango da bihar, asteartea, Emakumeen Txokoan. 17:30ean izango da juntadizoa, eta bertan parte hartu nahi duten herritarrek emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.

Herrian esanguratsuak izan diren emakumeak ezagutzea eta errekonozitzea da egitasmoaren xede nagusia, eta herritarren parte hartzearen bitartez berreskuratu nahi dute memoria; horretarako, talde eragile bat sortu dute. Joan zen apirilean egin zuten lehen bilera, eta hilean behin biltzea da taldearen asmoa. Farapi elkarteko kideek dinamizatuko dituzte bilerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide