Bizi Bira Zapatista egingo dute udan Europan zehar, 160 inguru zapatistek parte hartuz. Bira horretan parte hartuko duten batzuk Euskal Herrian ere ibiliko dira, baita Azpeitian ere. Zapatisten ekimen horrekin bat eginez, Ixim taldea sortu dute hainbat azpeitiarrek. Gaur, 13:00etan, talde horrek deituta, elkartasun argazkia atera dute herriko plazan dozenaka herritarrek. Goizean eta eguerdian, birarekin bat eginez denda bat ere jarri dute udaletxearen azpian.
Bizi Bira Zapatistarekin elkartasunez denda gaur Azpeitiko plazan. (Argazkia: Mailo Oiarzabal)