Herriko hainbat sahararrek deituta, Sahararen askatasunaren aldeko mobilizazioa izango da bihar arratsaldean Azpeitiko plazan.
Izan ere, 48 urte bete zituen Fronte Polisarioak hilaren 20an; hain zuzen ere, 1973an sortu zen Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendua, eta lurraldea Marokotik banatzearen alde borrokatu dira azken bost hamarkadetan. 16:30ean hasi eta 18:00etara bitartean, urtemuga hori gogoratuko dute plazan bihar 48 urtez borrokan. Sahara libre! leloarekin, eta herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.