Aritz Aranbarri eta Oier Agirrezabala kide diren Reala B taldea Espainiako Bigarren Mailara igo da

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 23a

Reala Bk han jokatu zuen igoera faseko azken neurketa Meridan, Algecirasen aurka, eta luzapenean 2 eta 1 nagusituta, mailaz igotzea lortu du taldeak. Aranbarri taldeko jokalaria da eta Agirrezabala prestatzaile fisikoa.

Reala B taldeak Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu zuen atzo, zapatua, eta balentria horren protagonistetako bi izan ziren Aritz Aranbarri futbolari azkoitiarra eta Oier Agirrezabala prestatzaile fisiko azpeitiarra.

Reala Bk Meridan (Badajoz, Espainia) jokatu zuen atzo igoera faseko azken partida, eta neurketaren luzapenean lortu zuten margailuan 2 eta 1 aurretik jartzea. Horrenbestez, datorren denboraldian Espainiako Bigarren Mailan ariko da Zubietako taldea.

Aranbarri partidaren hasierako hamaikakoan zelairatu zen atzokoan, eta partida ona gauzatu zuen. Garaipena ospatzeko, gainera, keinu berezi bat egin zuen azkoitiarrak: joan zen abuztuan moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta Lagun Onakeko jokalari azpeitiarraren kamiseta jantzi zuen. Agirrezabalak ere halakoxe kamiseta jantzi zuen partida ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide