Bart gauean bi autok elkar jo dute Eskuzta parean eta lau lagun zauritu dira

Aitziber Arzallus 2021eko maiatzaren 15a

Bi lagun lekuan bertan artatatu dituzte osasun zerbitzuetako langileek, eta beste biak erietxera eraman behar izan dituzte. Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, inor ez da larri zauritu.

Bart gauen, 01:00ak baino minutu batzuk lehenago, trafiko istripua izan da GI-631 errepidean, Eskuzta parean. Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, bi autok elkar jo dute, eta lau lagun zauritu dira. Horietatik bi lekuan bertan artatu dituzte osasun zerbitzuetako langileek, eta beste bi erietxera eraman behar izan dituzte; hala ere, inor ez da larri zauritu. Errepidea itxita egon da bi orduz. 03:00ak aldera zabaldu dute, eta harrezkero, normaltasuna da nagusi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide