Langile batek istripua izan du Azpeitian, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen ari zela

Ihintza Elustondo 2021eko maiatzaren 11

12:15 aldera gertatu da ezbeharra, Esklabak-Iturtzulo eremuan eraikitzen ari diren etxebizitzen obran. Langileak ebaki bat egin du hanka batean, baina ez dute zehaztu zauriaren larritasuna. 19 urteko gizonezkoa da zauritua, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute.

Esklabak-Iturtzulo eremuan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen obretan lanean ari zen behargin batek istripua izan du, gaur 12:15ean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, hankan hartu du min langileak; zehazki, ebaki bat egin du hanka batean, baina ez dute zehaztu zauriaren larritasuna. 19 urteko gizonezkoa da zauritua, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide