Kamioi batek su hartu du Munategin, eta auto ilara ikaragarriak sortu dira

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 11

07:15 aldean hartu du sua matxuratutako kamioiak. Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean auto ilara izugarriak sortu dira. Ertzaintzak Hitzari azaldu dionez, dagoeneko itzali dute sua.

Auto ilara izugarriak eratu dira gaur, asteartea, goizean, Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean. 07:15 aldean, matxuratutako kamioi batek su hartu du Munategi inguruan, baina ez da inor zauritu. Dena den, trafikoan eragina izan du horrek. Izan ere, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira sua itzaltzera, eta trafikoa Azkoitiko Santa Kutz auzotik bideratu behar izan dute. Ertzaintzak Hitzari azaldu dionez, dagoeneko itzali dute sua, baina oraindik ilara luzeak daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide