'Zein da Azpeitiko gazte langileon egoera' solasaldia izango da larunbatean Azpeitian

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 6a

Herriko tabernari, erizain, gizarte hezitzaile eta industria langile banak beren esperientziak kontatuko dituzte 11:00etatik aurrera, Gaztetxean.

Azpeitiko Gaztetxea. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitiko langile gazteen egoeraren inguruko mahai-ingurua antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) zapaturako. Zein da Azpeitiko gazte langileon egoera? izenburupean, beren esperientziak kontatuko dituzte herriko tabernari, erizain, gizarte hezitzaile eta industria langile banak. 11:00etan izango da solasaldia, Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide