#MendikoAhotsak zikloko hurrengo gonbidatuak aurkezpenik ere ez du behar. Nazioarteko alpinismoaren legenda bizia da, hamalau zortzimilakoak igo ditu oxigenorik gabe, bide berriak irekiz, neguan, erreskateetan hartu du parte…
Denis Urubko mendigoizale kazakhstandarra Azpeitian izango da datorren maiatzaren 13an, ostegunez. Hain zuzen ere, bere bizipenak eta esperientziak kontatuko ditu hark, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Hitzaldirako sarrerak eskuragai daude Kulturazen webgunean.