Bertso saio musikatua antolatu du Erniarraitzek maiatzaren 16rako Azpeitian

Julene Frantzesena 2021eko apirilaren 29a

Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jon Maia ariko dira kantuan, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Kulturazen wegunean eskura daitezke sarrerak, hamar eurotan.

Erniarraitz bertsozale elkarteak ekitaldiak antolatzen jarraitzen du, Bertso Urtie egitasmoaren barruan, eta hurrengo hitzordua Azpeitian izango da. Zehazki, maiatzaren 16rako, igandea, bertso saio musikatua antolatu du, eta dagoeneko salgai daude sarrerak Kulturaz.eus atarian, hamar euroren trukean.

Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jon Maia ariko dira kantuan, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Gai-jartzaile lanak, berriz, Iker Iriartek egingo ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide