Ikasleek manifestazio jendetsua egin dute kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala aldarrikatzeko

Aitziber Arzallus 2021eko apirilaren 22a

Erantzun zabala izan du Ikasle Abertzaleen deiak, eta dozenaka ikasle batu dira 10:00etan Azpeitiko Urola Ikastolatik abiatuta egin duten manifestazioan

Sektore publikoko langilentzat ez ezik, ikasleentzat ere aldarrikapenak plazaratzeko eguna izan da gaurkoa. Ikasle Abertzaleek deituta, hezkuntza sektore publikoak bizi duen egoera salatzeko eta doako eta kalitatezko hezkuntza sistema unibertsala eskatzeko manifestazioa egin dute herriko ikastetxeetako dozenaka ikaslek. 10:00etan abiatu dira Urola Ikastolatik, eta herriko plazan bukatu dute manifestazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide