Loiolako autoeskolen pistan istripua izan da, eta emakume bat zauritu da

Aitziber Arzallus 2021eko apirilaren 19a

16:00 aldera gertatu da ezbeharra, Loiolako pistan. Motorreko gidabaimena ateratzeko praktikak egiten ari zen emakume batek istripua izan du, eta zaurituta eraman dute erietxera.

Arratsaldeko 16:00 aldera gertatu da ezbeherra, autoeskolek erabiltzen duten Loiolako pistan. Motorreko gidabaimena ateratzeko praktikak egiten ari zen emakume batek aparkatutako autobus bat jo du. Berehala bertaratu dira Azpeitiko udaltzainak eta baita osasun langileak ere. Emakumea erietxera eraman dute, zaurituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide