'Amaren intxaurrak' ikuskizuna eskaini dute Azpeitian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Anartz Izagirre 2021eko apirilaren 18a

Leporaino bete da Soreasu antzokia pailazoen ikuskizunarekin, eta 18:30ean bigarren saio bat eskainiko dute. Oraindik ere gelditzen dira bigarren saiorako txartel batzuk.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek irriak, algarak eta musika ekarri dituzte beste behin Azpeitira. Izan ere, Amaren intxaurrak ikuskizuna eskaini dute Soreasu antzokian, eta goraino bete da aretoa. Osasun eta segurtasun neurriak ez dira muga izan gaztetxoentzat, eta gozatu ederra hartu dute ikuskizunarekin. 18:30ean bigarren saio bat eskainiko dute pailazoek, eta emanaldi horretarako sarrera batzuk gelditzen dira oraindik. Honako lotura honetan eros daitezke saiorako txartelak, 10,5 euroren truke.

Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu ditu emanaldiak, haurreskolako jangela aurrera eraman ahal izateko asmoz. Hain zuzen ere, emanaldian bildutako diruarekin Uztaroko sukaldea bultzatu eta hango zerbitzua bertako produktuekin eskaintzea bermatu nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide