Uraren hornidura sarea hobetzeko lanak, Azpeitiko Landeta auzoan

Mailo Oiarzabal 2021eko apirilaren 13a

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bidez gauzatuko dute proiektua, eta lanek 96.255,47 euroko aurrekontua izango dute.

Ur hornidura sarea hobetzeko lanak. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko Landeta auzoko 40. zenbakidun eraikinaren parean (argazkian) uraren hornidura eta saneamendu hoditeriak berritzeko proiektua gauzatuko du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bidez. Lanak martxan dira dagoeneko, eta horien barruan "euri uren sarearen moldaketa puntu batzuk ere" egingo dituela azaldu du udalak.

Obrek 96.255,47 euroko aurrekontua izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide