Deialdia Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bihartik maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da udaltzainburu postuarako oposizio lehiaketan parte hartzeko izena. Lehiaketan izena ematen duten herritarrek hainbat baldintza bete beharko dituzte, eta eskaera orriarekin batera hainbat dokumentu aurkeztu ere bai. Honako lotura honetan ikus daitezke baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentuak zeintzuk diren.