Azpeitiko Elkar-ekin taldeko kideek bigarren eskuko arropa denda handitu dute, auzolanean. Arropa asko jasotzen zuten herritarrengandik, eta guztia gordetzeko nahikoa leku ez zutelako erabaki zuten gunea handitzea. Lan horietan parte hartu duten lau herritarrekin solasean aritu da UROLA KOSTAKO HITZA, proiektua gertutik ezagutzeko asmoz.