Zuhaitz handi bat erori da Urrestillan, eta irudi ikusgarriak utzi ditu gertaerak

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 9a

Urrestillan ez dute giro arratsalde honetan. Txirrindulari baten eta auto baten arteko istripua nahikoa ez, eta ordu antzekoan, zuhaitz bat erori da herrigunearen erdi-erdian. Olajaungoa jauregiko zuhaitz handi bati adar bat hautsi zaio, eta irudi ikusgarriak utzi ditu gertaerak. Sekulako zarata entzun dute urrestildarrek 18:00 aldean, eta une honetan (18:40) Kale Handirako pasabidea oztopatzen du zuhaitzak. Hori horrela, Kale Txikitik bideratzen ari dira trafikoa. Zuhaitzak ez du inor azpian harrapatu.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide