Bi autok elkar jo dute Azkoitia eta Azpeitia artean

Urola Kostako Hitza 2021eko martxoaren 29a

21:00ak pasatuta jazo da ezbeharra Munategin, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak ez du oraingoz istripuaren inguruko informazio gehiago eman.

Bi autoren arteko istripua gertatu da gaur, astelehena, Munategi inguruan, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, 21:10ean pasatuta jazo da ezbeharra eta bi autok elkarren aurka jo dute.

Suhiltzaileak, Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren gunera. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, lagun bat Zumarragako ospitalera eraman dute. Trafikoari pasoa txandaka ematen aritu dira une batez, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi errepidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide