Itzali dute Altuna y Uriaren Basarteko biltegian piztu den sua

Mailo Oiarzabal 2021eko martxoaren 27a

09:25 aldean gertatu da, makina batek su hartu ondoren. 10:00ak pasatxorako lortu dute itzaltzea. Inork ez du minik hartu.

Altuna y Uria enpresak Basarteko industria poligonoan duen pabilioi batean sua piztu da gaur goizean, Azpeitian. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 09:25 aldera hasi da sua, biltegian zegoen makina batetik; Urolako eta Arrateko suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak joan dira bertara, eta 10:00 alderako sua kontrolpean hartzea lortu dute.

Sua piztu den tokitik gertu dagoen etxebizitza bat badaezpada hustu egin dutela ere jakinarazi dute ertzainek, baina kalte pertsonalik ez da izan. Kalte materialak zenbaterainokoak izan diren ez dago zehaztuta.

Basarteko sutea, Azkoitiko Santa Kutz aldetik ikusita. (Andoni Elduaien)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide