Oriamendi Txapelketaren finala jokatuko da bihar, larunbata, Galarreta pilotalekuan (Hernani, Gipuzkoa), eta Jagoba Labaka azpeitiarra eta Beñat Segurola aizarnazabaldarra elkarren aurka lehiatuko dira; Labakak Goikoetxea V.a izango du bikote finalean, eta Segurolak Zaldua I.a. Horrez gain, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Urrutia II.ak Oriamendi Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Mirubia-Martirenaren aurka.
Goikoetxea V-Labaka bikoteak ligaxka bikaina jokatu du aurtengo edizioan; izan ere, jokatu diren partidetatik bat bera ere ez dute galdu, eta Mirubia-Martirena bikotearen aurka jokatutako finalerdian ere ez zuten hutsik egin. Hain zuzen ere, 40-32 nagusitu ziren Goikoetxea V.a eta Labaka partida horretan, eta finalerako txartela eskuratu zuten bertan. Biharkoa partida estua aurreikusten da, Segurola-Zaldua I bikoteak ere ligaxka ona egin baitu; izan ere, bikote horrek galdu duen partida bakarra Goikoetxea V.aren eta Labakaren aurka jokatutakoa izan da. Atzo egin zuten bi bikoteek pilota aukeraketa Galarretan —argazkian—.