Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte asteburuan Azkoitian eta Azpeitian

Maialen Etxaniz 2021eko martxoaren 18a

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte han-hemenka iristear den asteburuan. Ostiralean eta igandean izango dira jaialdiak, Ataunen, Azkoitian, Azpeitian eta Amezketan. Azkoitian ostiralean jokatuko dituzte finalak eta Azpeitian igandean. 

Azkoitiko finalak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte. Kadete mailan, Oier Aldazabal eta Inhar Egaña Oteiza pilota kirol elkarteko pilotariek Lapke taldeko bikote baten aurka jokatuko dute, 16:00etan hasita. Ondoren, Hernaniko eta Tolosako nagusien mailako bi bikotek ere finala jokatuko dute Azkoitian. 

Azpeitian igandean jokatuko dituzte finalak, 11:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Eskuz binakako nesken partidak irekiko du jaialdia. Bertan, nor baino nor arituko dira Su-Berriko Larrarte eta Arrillaga eta Abantzuko Agirre eta Mendizabal.  Horren ostean, mutilen txanda izango da. Ilunpeko Egigurenek eta Odriozolak jokatuko dute eskuz binakako kadeteen finala, Oiarpeko Zabaleta eta Landaren aurka.

Pilota partidak ikuslerik gabe jokatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauak eta neurriak tarteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide