Zea Maysek 'Atera' aurkeztu du Azpeitian

Mailo Oiarzabal 2021eko martxoaren 15a

Soreasu antzokian kontzertua eman zuen zapatuan Bilboko taldeak, sarrera guztiak agortuta.

Sarrerak agortuta, gaur egungo segurtasun neurriek ahalbidetzen duten heinean Soreasu antzokiko aforoa erabat beteta, Zea Mays taldeak zaleen grina asetu zuen joan den zapatuan. 2019an argitaratu zuen Atera diskoa aurkezteko biran murgilduta dabil Bilboko taldea, eta lan horretako kantuak zein taldearen hainbat klasiko entzun ahal izan ziren Soreasun herenegun. 

Alberto Belokik Kulturaz kooperatibarentzat ateratako argazkien bilduma osoa lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide