Eñaut Elorrietak kontzertua eskaini zuen igandean Azpeitian

Anartz Izagirre 2021eko martxoaren 9a

'Irteera argiak' diskoko kantuak eta beste hainbat jo zituen gernikarrak igandean, hilak 7, Soreasu antzokian eskainitako kontzertuan.

Zuzeneko Arteen Zirkuituko Beste bat! egitasmoaren barruan, Eñaut Elorrieta musikariak kontzertua eskaini zuen igandean, hilak 7, Soreasu antzokian. Dozenaka herritarrek gernikarraren musikaz gozatzeko aukera izan zuten atzoko kontzertuan. Elorrietak, besteak beste, Irteera argiak azken diskoko abestiak taularatu zituen Soreasun, baina kantu zaharragoak entzuteko aukera ere izan zen emanaldian. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki guztiak.

Beste lotura honetan, berriz, Mireia Galarza kazetariak GUKA magazinerako Eñaut Elorrietari egindako elkarrizketa ikus daiteke.

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide