Emakume langileen interesen defentsan aritzearen beharra aldarrikatu dute ikasleek, IAk deitutako mobilizazioetan

Maialen Etxaniz 2021eko martxoaren 8a

Gaur Martxoaren 8 da, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta aldarriz eta salaketez beteko dira beste urte batez eskualdeko herrietako plazak eta kaleak. Eguneko lehen ekitaldiak Ikasle Abertzaleek egin dituzte. Hain zuzen, hitzaldiak eta elkarretaratzeak egin dituzte Azpeitian, Azkoitian, Zumaian eta Zarautzen,  Emakume langileen interesen defentsan, ikasleok antolatu! lelopean. Ikasle ugarik egin dute bat IAren deialdiarekin, eta Azpeitian, esaterako, hainbat lagun hitzaldira ezin sartuta gelditu dira, aretoko leku falta tarteko. 

 Hitzaldian zehar genero auzia lantzeko hezkuntza eremuan dituzten erronkez nahiz emakume langileen interesen defentsan antolatzearen beharraz aritu dira, besteak beste. Solasaldia amaitzean aldarri bera eraman dute ikastetxeetako atarietara eta kalera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide