Huntza taldearen Azpeitiko kontzertuko uneak, irudietan

Anartz Izagirre 2021eko martxoaren 1a

Huntza taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, hilak 27, Soreasu antzokian, eta gozatu ederra hartu zuten emanaldira joan ziren herritarrek.

Joan den larunbatean, hilak 27, Huntza talde gipuzkoarrak kontzertua eskaini zuen Soreasu antzokian, eta herritarrek erruz gozatu zuten emanaldiaz. Huntza 2014. urtean sortu bazen ere, 2016. urtean egin zen ezagun Aldapan gora abestiarekin, eta ordutik Euskal Herriko hainbat txokotan barrena ibili dira taldekideak kontzertuak eskaintzen. Azken diskoa 2018. urtean atera zuten, Xilema deiturikoa. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki guztiak.

(Argazkiak: Alberto Beloki/Kulturaz kooperatiba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide