Irurenako sutearen eragina, inguruko erreka eta ibaietan

Ihintza Elustondo 2021eko otsailaren 27a

Azpeitiko Irurena enpresako sutearen ondorioz, Errezil errekan eta Urola ibaian barrena aparra hedatu da.

Irurena enpresan sua piztu zen atzo. Bernizak ekoizten dituzte lantegian, eta kalte material handiak eragin ditu suak: lehengaiak eta fabrikatutako hainbat material kiskali dira. Horiez gain, lantokiaren inguruko erreka eta ibaietan ere nabari daitezke kalteak: izan ere, Errezil errekan eta Urola ibaian barrena aparra hedatu da. Hona hemen apar hori ikus daitekeen irudi batzuk; Zestoara ere iritsi da dagoeneko.

Azpeitiko Udalak azaldu duenez, Urola ibaiaren hiru gunetan laginak hartu dituzte adituek, eta horiek ikertzen ari dira, apar horrek duen kutsadura maila neurtzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide