Mursegok I See/You Mean liburuaren berrirakurketa egin zuen joan den larunbatean, hilak 20, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. 1979. urtean publikatu zuen Lucy R. Lippard idazleak I see/You Mean, eta nobela esperimentala da; bi gizon eta bi emakumeren arteko erlazio aldakorra kontatzen du, besteak beste. Hitzaren Eskolako ekitaldien barruan antolatu zuten emanaldia, eta hainbat herritar joan zen ikustera. Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldiko argazki guztiak. (Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)