Neguko outleta egingo du Bertan merkatarien elkarteak gaur hasi eta larunbatera bitartean. Ezohiko stock azoka izango da egingo dutena, hainbat arrazoi tarteko. Batetik, neguko produktuak eskainiko dituzte azokan. "Negu zaila izan da merkatariontzat, denboraldiko arropa asko dugu oraindik, eta stock azokari esker, neguko denboraldiari amaiera eman nahi diogu, udaberrikoarekin eta udakoarekin hasteko asmoz", adierazi du Bertaneko Esti Errazkinek.
Bestetik, osasun larrialdiak baldintzatutako egitasmoa izango da. Izan ere, saltoki bakoitzak bere dendan jarriko ditu eskaintzak, eta eguraldi ona eginez gero, kanpora aterako dituzte produktuak. Ordutegiari dagokionez, berriz, denda bakoitzak bere ohiko ordutegia izango du.
Honako 36 saltoki hauek parte hartuko dute egitasmoan: Alzuaran, Aneitz, Arku, Babesa, Biur, Bossi, Frida, Geu, Koket, Luix Beltza, NKN, Ubbo, Zume eta Zuri Beltz arropa dendek; Azkue, Ilargi, Kotoi, Mina eta Romaes mertzeriek; Nerea eskulan dendak; Andere eta Valverde lurrindegiek; Disdira bitxitegiak; Edurne eta Furundarena oinetako dendek; Esnaola etxetresna saltokiak; Aitzaki, Jostaldi, Larrañaga eta Mugi kirol dendek; Liho eta Zura etxegintzak; Iosu eta Ostadar optikek; Moviltek telefoniak, eta Arantxa eta Tilin Talan haur dendek.