Bihar, larunbata, Espainiako futboleko Hirugarren Mailako Anaitasunak eta Lagun Onakek derbia jokatuko dute, 16:00etan hasita, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian. Anaitasuna multzoko bosgarrena da sailkapenean, eta Lagun Onak azkena.
Bi taldeen egoera desberdina izanagatik ere, puntu baliotsuak izango dituzte jokoan Azkoitian, sailkatuko diren fasera sailkatuta ere, lehen fasean pilatutako puntuekin hasiko baitute biek ala biek hurrengo fasea. Derbi hau ere ez da horren derbi izango, bi taldeek ez baitute beren zaleen berorik jasoko Txerloian.
Hori horrela izanik, Maxixatzen.eus eta Uztarria.eus webguneetan eta Erlo telebistan partida zuzenean eskainiko dute. Azpeitiko Udalaren babesarekin egingo da zuzeneko emanaldia 16:00etan hasita. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) grabatuko du, eta bi lagun ariko dira esatari: Jon Orbegozo Lagun Onakeko jokalari ohia eta Andoni Elduaien UKTko kazetaria.