Eskualdeko lau erremontistak parte hartuko dute Oriamendi Txapelketan

Julene Frantzesena 2021eko urtarrilaren 27a

Segurola aizarnazabaldarrak, Labaka azpeitiarrak, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Larrañaga azkoitiarrak parte hartuko dute txapelketan. Bihar izango dira ligaxkako lehen norgehiagokak Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Finalaurrekoak otsailaren 18an izango dira, eta hil horren 25ean finala.

Bihar, ostegunarekin, hasiko da erremonteko Oriamendi Txapelketa, eta eskualdeko lau pilotarik parte hartuko dute lehian: Segurola aizarnazabaldarrak, Labaka azpeitiarrak, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Larrañaga azkoitiarrak. Guztira, sei bikote ariko dira nor baino nor ligaxkan: Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I, Goikoetxea V-Labaka, Etxarri-Zubiri, Urrutia II-Aizpuru III eta Zaldua II-Larrañaga.

Ligaxkako lehen partidak bihar izango dira Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Segurolak eta Zaldua I.ak Zaldua II.aren eta Larrañagaren kontra jokatuko dute lehen partida, eta Mirubiak eta Martirenak Etxarriren eta Zubiriren kontra bigarrena. Ligaxkako partida guztiak ostegunetan izango dira, eta otsailaren 18an izango dira finalaurrekoak. Finala, berriz, hil horren 25ean jokatuko dute txapelketako bi bikote onenek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide