Azpeitiko ostalarien aldarrikapenak eta eskaerak, inoiz baino ageriago

Mailo Oiarzabal 2021eko urtarrilaren 23a

Atzotik itxita daude berriro herriko tabernak eta jatetxeak. Herritarrei babesa eskatuz gutuna zabaldu ondoren, pankartaz bete zituzten herriko taberna gehienak atzo bertan.

SOS Ostalaritza, Erreskatea orain, Utzi lanean, ez gara errudunak... Horrelako eta antzeko mezu gehiagorekin idatzitako pankartekin bete zituzten atzo herriko taberna atariak Azpeitiko ostalariek.

COVID-19aren intzidentzia tasak berriro 500eko langa gainditu du aste honetan Azpeitian, eremu gorrira itzuli da eta, ondorioz, herriko sartu-irtenak mugatu eta ostalaritza guneak itxita daude atzotik. Bost astez Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan itxita egon ondoren, abenduaren 12an ireki zituzten berriro ostalaritza guneak Azpeitian ere, baina gutxi iraun zuen arnas berritzeak herriko ostalarientzat: herriko intzidentzia tasa 500etik igota, abenduaren 15ean berriz itxi behar izan zituzten tabernetako eta jatetxeetako ateak. Horrela, itxita, egon ziren hilabetez, intzidentzia tasaren jaitsierak ahalbidetuta urtarrilaren 15ean berriro ateak irekitzeko aukera izan zuten arte. Aurreko irekierak hiru egun iraun bazituen, oraingoa ez da astebetera iritsi.

Gutuna zabaldu zuten atzo bertan ostalariek herritarrei babesa eskatuz, eta pankartaz bete zituzten herriko taberna gehienak. Hemen, horietako batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide