Bertan behera utzi dute Aitor Etxebarriaren eta Amoranteren Azpeitiko kontzertua

Anartz Izagirre 2021eko urtarrilaren 21a

Soreasu antzokian kontzertua eskaintzekoak ziren igandean bi musikariak, baina atzeratu egin dute. Kulturazek ez du data berririk iragarri, baina udaberrian izango dela adierazi du.

(Bira kulturgunea)

Igandean, hilak 24, kontzertua eskaintzekotan ziren Aitor Etxebarria eta Amorante Azpeitiko Soreasu antzokian, baina Kulturazek atzeratu egin du emanaldia. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo iragarri zuenez, Azpeitia eremu gorrira igaro da —100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa 500dik gorakoa da—; hori dela eta, herriko sarrerak eta irteerak mugatu egin dituzte, eta hori izan da kontzertua atzeratzeko arrazoia. Kulturazek ez du emanaldiaren data berririk iragarri, baina adierazi du udaberrian izango dela.

Honako lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk Amoranteri egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide