Kukai Dantza konpainiak 'Gauekoak' emanaldia eskainiko du etzi Azpeitian

Anartz Izagirre 2021ko urt. 6a, 12:14

19:00etan izango da emanaldia, eta oraindik ere eskura daitezke sarrerak Kulturazen webgunean. Jon Maya dantzariaren hausnarketetatik sortutako lana da 'Gogoetak'.

'Gauekoak' emanaldiaren une bat. (Kukai)

Kukai Dantza konpainiak Gauekoak ikuskizuna eskainiko du etzi, ostirala, Azpeitiko Soreasun antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta Jon Maya dantzaria igoko da agertokira, Xabi Bandiniren eta Arkaitz Minerren zuzeneko musikak lagunduta eta beste zenbait koreograforekin batera.

Ikuskizuna Mayaren "gogoeta pertsonaletatik eta intimoetatik" sortu zen, eta, besteak beste, haren barne-pentsamenduak eta sentipenak biltzen ditu ikuskizunak. Kulturazen webgunean eros daitezke emanaldirako sarrerak, 12,50 euroren truke; kultur bonua duten herritarrak, berriz, doan joan ahal izango dira, aurrez sarrera hartuta.

Hona hemen Gauekoak ikuskizunaren aurrerapen bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide