Espartzuk 'Zerotik hasi' diskoa aurkeztu du kontzertuan abenduaren 29an Azpeitiko Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2020ko abenduaren 26a

Sarrera mugatuta egongo da, eta kontzertura joan nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak. Azpeitiko Gaztetxean jarriko dituzte salgai, eta eskuragarri izango dira bihar 17:00etatik 19:00etara eta etzi 10:00etatik 12:00etara.

Azpeitiko Espartzu musika taldeak labetik atera berri duen Zerotik hasi izeneko lana aurkeztuko du abenduaren 29an, asteartean, Azpeitiko Gaztetxean, 18:30ean hasita.

Pello Arrue eta Gaizka Arrue anaiek osatzen dute Espartzu, eta iaz Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan kontzertuak eskaini ondoren, asteartean, hilak 29, aurkeztuko dute kontzertuan Zerotik hasi diskoa. Hitzez jantzitako bederatzi abesti jaso dituzte lan berrian, eta Azpeitiko 2noisy estudioan grabatu dute diskoa. 

Gaztetxean aurkeztuko du Espartzuk Zerotik hasi diskoa, eta bihar jarriko dituzte salgai emanaldirako sarrerak. Txartelak aurrez erostea ezinbestekoa izango da, sarrerak mugatuta egongo baitira. Gaztetxean leihatilarik ez dagoen arren, bertan egokituko dute txartelak saltzeko lekua. Hori dela eta, Espartzuren emanaldirako txartela erosi nahi dutenek bihar, hilak 27, 17:00etatik 19:00etara eta etzi 10:00etatik 12:00etara. erosi ahal izango dute kontzerturako sarrera hiru eurotan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide