Azpeitiko ostalariek eta merkatariek laguntza handiagoa eskatuko dute bihar kaleetan

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 23a

18:00etan abiatuko da manifestazioa plazatik. Sektoreak laguntza handiagoa behar duela aldarrikatuko dute mobilizazioan ostalariek zein merkatariek.

Ezohiko Eguberri bezpera izango da biharkoa ostalarientzat eta merkatarientzat; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren aginduz 18:00etarako itxita egon beharko dute taberna, jatetxe, denda eta merkataritza gune guztiek —farmaziek eta gasolindegiek salbu—. Egoera horren aurrean, Azpeitiko ostalariek eta merkatariek ezarritako neurrien araberako laguntza eskatuko diete bihar, osteguna, erakunde publikoei. Azpeitiko Tabernarien Elkarteak (AZTE) eta Bertan merkatari elkarteak deitu dute manifestazioa, eta 18:00etan abiatuko da plazatik. Antolatzaileek mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide