Santo Tomas egunez, plaza hutsik eta triste

Urola Kostako Hitza 2020ko abenduaren 21a

Azken urteetako Santo Tomas egunik tristeena dute gaurkoa Azpeitian. Ez baserritar jantzi, ez txorizo, ez talo, ez parranda. Dena dela, Juan Antxieta musika eskolako kideek kalejiraren bideoa prestatu dute, herritarrei eguna alaitzeko.

Santo Tomas egun tristea da nolanahi ere gaurkoa. Goiko irudian ikus daiteke iaz gaurko egunez plazak zuen itxura, eta behekoa, berriz, orain gutxi ateratako argazkia da. Iaz, gaurko egunez, jai giroan ibiliko ziren herritar gehienak ordu honetan; aurten, ordea, ez dago festarako aukerarik, dagoeneko herritar gehienen etsai bilakatu den zomorroa tarteko. Ez baserritar jantzi, ez txorizo, ez talo, ez parranda. Hurrengo urtean beharko du.

Dena dela, badira umorerik galdu ez duten herritarrak ere. Urteroko ekitaldirik ez da izango aurten, eta Juan Antxieta musika eskolako kideak ere ez dute ohiko kalejirarik egingo. Baina egoerara egokitu, eta kalejira beste modu batera egitea erabaki dute aurten. Honako bideoa prestatu dute, herritarrei eguerdi partea alaitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide