Urtarrilaren 8an izango da Kukairen Azpeitiko emanaldia

Mailo Oiarzabal 2020ko abenduaren 13a

Hiru astez atzeratu dute, hasieran abenduaren 18an egitekoa baitzen. 'Gauekoak' ikuskizunerako hasierako datarako erositako sarrerek berdin balioko dute data berrirako.

Urtarrilaren 8an emango du Kukai dantza konpainiak Gauekoak ikuskizuna Azpeitian, eta ez abenduaren 18an, hasieran hala iragarrita zegoen arren. Emanaldiaren data hiru astez atzeratu dute, baina tokia eta ordua mantendu: 19:00etan hasiko da, Soreasu antzokian, urtarrilaren 8ko emanaldia.

Abenduaren 18rako sarrerak dagoeneko erosita dituztenek sarrera horietxek erabili ahal izango dituzte data berrian ere. Urtarrilaren 8rako sarrerak erosi nahi dituztenek, berriz, salgai dituzte Kulturazen webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide