Magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da abenduaren 26an, 19:00etan hasita, Azpeitiko Soreasu antzokian. Hiru mago igoko dira agertokira: Iago Mago, Jon Zabal eta Imanol Ituño. Magia klasikoa, areto-magia eta mentalismoa izango dira ikuskizuneko protagonista, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, lau euroren truke.
Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibak antolatu dute jaialdia. "Maskarak ez ditzala zeuen harridura eta barre egiteko gogoak estali. Iago Magok, Jon Zabalek eta Ituiñok euren errepertorioko onena jarriko dute Soreasuko agertokian, publikoak ederki goza dezan", diote antolatzaileek.