Sua taldeak kontzertua eskaini du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 9a

Maruri-Jatabeko (Bizkaia) taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean, eta gozatu ederra hartu zuten entzuleek. 'Zu non, han DA!' egitasmoaren barruan eskaini zuten kontzertua.

Musika izan zen protagonista atzo, asteartea, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean; izan ere, Maruri-Jatabeko (Bizkaia) Sua laukoteak kontzertua eskaini zuen bertan. Durangoko Azokaren Zu non, han DA! egitasmoaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten bizkaitarren musika doinuekin. Besteak beste, Hormak apurtzea disko berriko abestiak jo zituzten agertokian, baita Ordu beltzak diskoko beste zenbait ere.

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide