Lehen elur malutak jausi dira tontorretara

Urola Kostako Hitza 2020ko abenduaren 5a

Abenduan sartzearekin bat, tenperaturek behera egin dute, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzan goiztiarrek. Irudietan ikus daitekeen moduan, Xoxoteko, Kakuteko nahiz Samiñoko gailurrak zurituta esnatu dira, eta hala zeuden inguruko tontorrak ere. Dena dela, ez da izan egunotako lehen elurtea bart gauekoa; asteartean ere zuri ziren Izarraitz mendilerroko gailurrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide