Gabonetako ekintzetarako hainbat begirale kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 2a

Abenduan zehar egingo diren ekintzetan begirale izan nahi dutenek, abenduaren 9a baino lehen bidali beharko dute curriculuma gib@azpeitia.eus helbidera.

Azpeitiko Udalak haurrentzat eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu Gabon sasoirako, eta jarduera horietarako begiraleen lan poltsa osatuko dute. Lan egiteko interesa duenak abenduaren 9a baino lehen bidali beharko du curriculuma gib@azpeitia.eus helbidera. Honako jakintzak baloratuko dituzte begiraleak hautatzerakoan:

  • Begirale titulua.
  • EGA edo bere baliokidea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo ikasten egotea.
  • Eskarmentua antzeko lanetan.

Horrez gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko dute lan poltsan. Eskaintzaren inguruko informazio gehiago behar duenak, 943-15 71 60 zenbakira deitu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide